Alaves
Ostirala, 20:45
Alavesek Betisen aurkako garaipenarekin esan nahi dio agur urteari
Agentziak | Erredakzioa
Behin bakarrik irabazi dute babazorroek etxean. Aurrean hobetzeko bidean dagoen Betis izango dute.
-
Alavesen etxeko azken garaipena Granadaren aurka izan zen / EFE.
Alavesek Betis hartuko du Santander Ligako azken jardunaldia irekiko duen partidan, ostiralean 20:45ean. Babazorroek Eibarren lortutako puntua ona egin nahi dute, eta 2016ari sentsazio onekin agur esan.
Arabarrek etxeko partida bakarra irabazi dute, Granadaren aurka (3-1). Besteetan, lau berdinketa eta bi porrot dute Mendizorrotzan.
Azken partidetan ondo aritu da atzean Alaves, soilik hiru gol jasota Liga eta Kopako azken sei partidatan. Betisek, ordea, Gasteizen jokatu dituen azken lau partidak irabazi ditu.
Mauricio Pellegrinok jokalari guztiak ditu prest, eta neurketaren egunean emango du deialdia. Ez du hamaikakorik errepikatu 15 jardunaldietan.
Atzeko linean Kiko Femenia, Alex, Feddal eta Theo egongo dira, eta Fernando Pacheco atean. Zelaierdian, Marcos Llorente, Dani Torres, VIctor Camarasa, Ibai Gomez eta Edgar Mendez, eta Deyverson aurrean.
Betis, Victor Sanchez aulkira heldu zenetik, hobetzeko bidean dago. 7 puntu irabazi ditu azken lau jardunaldietan, baina etxetik kanpo ez du urritik irabazten, El Sadarren garaipena lortu zutenetik, alegia.
USTEZKO HAMAIKAKOAK
Alaves: Pacheco; Kiko Femenia, Alexis, Feddal, Theo; Marcos Llorente, Dani Torres; Ibai, Camarasa, Edgar; eta Deyverson.
Betis: Adan; Piccini, Mandi, Pezzella, Jose Carlos, Durmisi; Donk, Dani Ceballos, Joaquín; Rubén Castro eta Tonny Sanabria.
Tonny Sanabria.