Itxi

Alaves

Mauricio Pellegrino

'Athletic eskarmentu handiko taldea da, eta arriskutsua'

Agentziak | Erredakzioa

Alaveseko entrenatzailearen arabera, San Mameseko derbia partida "gogorra" izango da, baina arabarrek ilusio handia dute.

1:01

Mauricio Pellegrino Alaveseko entrenatzaileak adierazi duenez, Athletic "eskarmentu handiko taldea da, gutxi eginda ere arriskua sortzen duena".

Bilbotarrek eta gasteiztarrek euskal derbia jokatuko dute igandean San Mamesen. "Euren zelaian oso ondo konpontzen dira, zaleen bultzada dute eta sendo aritzen dira jokoaren maila ezberdinetan", gaineratu du argentinarrak.

"Partida oso polita eta berezia da Alavesentzat, 10 urte pasa baitira San Mamesen azkenengoz jokatu genuenetik", esan du Pellegrinok. Entrenatzaileak aurreratu duenez, "neurketa ona" jokatzen saiatuko dira.

"Partida zaila da, baina esperientzia handia bizitzeko aukera dugu, eta hori ere dastatu egin behar dugu", esan du.