Publizitatea
Itxi

2017/01/18

21:04

Alaves

Errege Kopa

Finalerdiak eskura, Ibairen golei esker (0-2)

eitb.eus

Partidako 89. eta 92. minutuetan bilbotarrak egindako golei esker, Alavesek gertuago ditu Kopako finalerdiak.

0:34
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Madrilgo gau hotzak eragina izan zuen Alcorcon eta Alaves taldeek bart jokatu zuten Errege Kopako partidan. Lehen zatian, neurketa nahiko parekatua izan zen, eta gol abagune gutxi izan ziren. Nabarmentzeko moduko aukera bakarrenetakoa 22. minutuan Kataik egindako jaurtiketa izan zen, baina kanpora joan zitzaion.

Bigarren zatia hasi bezain pronto, Santosek beste aukera bat izan zuen, baina motel ibili zen atzelarien aurrean. Erritmoa asko bizitu zen bigarren zatian, baina berdegunean ez zen inor nagusitu, eta joko nahiko nahasia egon zen.

88. minutuan, Ibai bilbotarra zelairatu zuen Pellegrinok, eta dena guztiz aldatu zen.

Partidako 89. eta 92. minutuetan Ibaik berak egindako golei esker, Alavesek gertuago ditu finalerdiak.

Fitxa teknikoa:

0 - Alcorcon: Dani Jiménez; Nelson, Elgezabal, Owona, Bellvis; Ivan Alejo, Tropi, Toribio, Martin Luque (Oscar Plano, 61'); Pablo Perez (Alvaro Gimenez, 66'); eta David Rodriguez (Kadir, 75').

2 - Alaves: Ortola; Kiko Femenia, Pantic, Feddal, Raul Garcia; Ruben Sobrino (Deyverson, 79'), Manu Garcia, Dani Torres, Katai (Ibai Gomez, 88'); Krsticic (Camarasa, 72'); eta Christian Santos.

Golak: 0-1: 89', Ibai Gomez; 0-2: 92', Ibai Gomez.

FINAL-LAURDENAK (joaneko partidak)

Asteazkena

0-2 Alcorcon - Alaves
1-2 R. Madril - Celta

Osteguna

19:15 Atletico - Eibar
21:15 Reala - FC Bartzelona

Kopako final-laurdenetan Alaves eta Alcorcon taldeek jokatuko duten itzuliko partida bi ordu aurreratu dute. Beraz, urtarrilaren 24an jokatuko da, Mendizorrotzan, 19:15ean.

9:15ean.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena

    © EITB - 2021 - Pribatutasun Ataria - Lege Oharra - Cookien erabilera - Cookien konfigurazioa - Gardentasuna - Kontaktua - Web mapa

    #-ent_adh_conf_online-#