Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alavesek, Kopako txapeldunordeak, Getaferen kontra jokatuko du

Erredakzioa

Arabako taldeak gaur jokatuko du, 20:30ean, Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida Alfonso Perez Coliseumean.

0:24

Alavesek Getafe izango du aurkari gaur Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partidan. Neurketa Alfonso Perez Coliseumean jokatuko da, 20:30ean. Ligan egoera txarrean dago Arabako taldea, baina Kopak oroitzapen onak ekartzen dizkio txapelduneordea baita, maiatzan finala Bartzelonaren aurka galdu ostean.

Gianni De Biasi entrenatzailek ez-ohiko jokalariak jarriko ditu hasierako hamaikakoan. Manu Garcia baja da zigortuta baitago Kopako finaletik. Bestalde, Ibai Gomez, Hector Hernandez eta Victor Laguardia jokalariek min hartuta jarraitzen dute. Adrian Dieguez da deialdiko berritasun nagusia eta Elyren tokia har lezake hasierako hamaikakoan. Antonio Sivera izango da atezain titularra.

Tomas Pina eta Dani Torres egongo dira zelai erdian eta aurrealdea Burguik, Kataik eta Bojanek osatuko dute. Litekeena da Alvaro Medranek hasieratik jokatzea, izan ere, ezingo du Valentziaren aurkako Ligako partida jokatu, utzita baitago.

Getafen zalantza dira Djene Dakoman, Alvaro Jimenez eta Dani Pacheco. Hala ere, Jose Bordalas entrenatzaileak ez du arriskatuko eta harrobiko Hugo Durok eta Carlos Calderonek debuta egiteko aukera izan dezakete. Gaku Shibasaki eta Jefferson Montero baja dira, min hartuta daudelako. Ez-ohiko jokalariz osatutako hamaikakoa aterako du Getafek.

Ustezko hamaikakoak:

Getafe: Emi Martinez; Molinero, Bruno, Gorosito, Olivera; Sergio Mora, Lacen; Fajr, Portillo, Chuli; eta Angel.

Alaves: Sivera; Vigaray, Maripan, Dieguez, Duarte; Dani Torres, Pina; Burgui, Medran, Katai; eta Bojan.

Epailea: David Fernandez Borbalan.

Zelaia: Coliseum Alfonso Perez.

Ordua: 20:30ean.