Itxi

Alaves

Errege Kopa

Alavesek abantaila hartu du Getaferen aurkako kanporaketan

Erredakzioa

Arabako taldeak 0-1 irabazi du Alfonso Perez Coliseumean, Errege Kopako final-hamaseirenetako partida. Christian Santosek sartu du neurketako gol bakarra, 86. minutuan.

  • Getafe-Alaves. Argazkia: EFE

    Christian Santos, Getaferi sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek 0-1 irabazi dio Getaferi Errege Kopako final-hamaseirenetako joaneko partida, eta abantaila hartu du kanporaketan. Neurketa parekatua izan da, eta azken txanpan erabaki da Arabako taldearen alde, Christian Santosen golari esker.

Lehen zatia lehiatua eta abagune gutxikoa izan da. Getafe izan da baloiaren jabe, baina Alavesek ez du arazo gehiegirik izan defentsako lanean. Getaferen lehen aukera 19. minutuan etorri da, baina Arambarriren errematea langa gainetik joan da kanpora. Etxeko taldeak beste abagune bat izan du 28. minutuan; Chulik erdiraketa ona egin du hegaletik, eta Sivera atezainak aurkariaren errematea eragotzi du. Hurrengo jokaldian etorri da Alavesen erantzuna, baina Medranen jaurtiketa arazorik gabe gelditu du Emi Martinez atezainak.

Alavesek hobeto jokatu du bigarren zatian. Bigarren 45. minutuetan, bi taldeetako batek ere ez du abagune askorik sortu, baina jokoa hobea izan da. Neurketako 68. minutuan izan du abagune argia Alavesek; Christian Santosek, ordea, ez du asmatu, dena alde izan arren. Alaves baloiaren jabe izan da, eta Getafek ezer gutxi egin du erasoan. Bazirudien partida golik gabe amaituko zela, baina Christian Santosek 0-1ekoa sartu du 86. minutuan, Medranen falta jaurtiketa sare barrura errematatuta. Hala ere, Getafek lehia berdintzeko aukera izan du azken minutuan, baina Amathek kanpora bidali du jaurtiketa, Sivera atezainaren aurrean bakarrik geratu ostean.

Fitxa teknikoa:

0.- Getafe: Emi Martinez; Molinero, Bruno, Cala, Olivera; Arambarri, Sergio Mora (Calderon, 87. min); Alvaro Jimenez, Portillo (Amath, 65. min), Fajr; eta Chuli (Hugo Duro, 65. min).

1.- Alaves: Sivera; Vigaray, Dieguez, Ely, Maripan, Duarte; Enzo (Burgui, 68. min), Pina, Medran; Sobrino (Katai, 86. min) eta Bojan (Christian Santos, 56. min)

Golak: 0-1, 86. min: Christian Santos.

Epailea: Fernandez Borbalan.

dez Borbalan.