Alaves
larunbatean, 13:00etan
Puntu premia duen Alavesek Valentziaren bolada onari egin beharko dio aurre
Agentziak | Erredakzioa
Aste barruan Getaferen aurka jokatu eta irabazitako Kopako partidak (0-1) konfiantza berreskuratzeko balio izan dio talde arabarrari.
-
Alavesek Europako lehiaketetan ari diren aurkariak hartu ditu etxean, besteak beste, Vila-real. EFE
Sailkapenari begira larri dabilen Alavesek estu hartu nahi du bolada ezin hobean dabilen Valentzia larunbat honetan, Mendizorrotzan, Ligako hamargarren jardunaldiko lehen partidan.
Valentziarrek primeran ekin diote aurtengo denboraldi hasierari, eta horren adierazle da sailkapenean bigarren postuan daudela. Gainera, ez dute partidarik galdu oraindik eta aurreko bederatzi jardunaldietan 25 gol sartu dituzte.
Talde bien artean sailkapenean dagoen aldea handia da. Gasteiztarrek ez dute punturik eskuratu etxean, baina Marcelino Garcia Toralek ez du nahi bere taldea erlaxa dadin.
Valentziak Mendizorrotzan aterako duen hamaikakoari dagokionez, nabarmentzekoa da Dani Parejo kapitainak partida bateko zigorra bete beharko du txartel horiak pilatzeagatik. Haren hutsunea litekeena da Carlos Solerrek betetzea.
Alavesi dagokionez, aste barruan Getaferen aurka jokatu eta irabazitako (0-1) Kopako partidak konfiantza berreskuratzeko balio izan dio.
Orain arte etxean jokatutako norgehiagoketan, arabarrek aurkari zailak izan dituzte aurrez aurre; izan ere, Bartzelona, Real Madril, Vila-real eta Realaren aurka jokatzea egokitu zaie, guztiak Europako txapelketetan ari direnak.
Gianni de Biasi babazorroen entrenatzaileak ezin izango du Alvaro Medran jokalaria erabili neurketa horretarako, Valentziak utzita ari baita Alavesen eta jatorrizko taldearen aurka jokatzea galarazten dion klausula dauka indarrean bere kontratuan
Halaber, Hector Hernandez eta Victor Laguardia defentsak ere ez dira jokatzeko moduan egongo; bai, ordea, Ibai Gomez, ezker belaunean zuen kolpetik behin sendatuta.
Litekeena da italiarrak defentsa lanetarako prestatuago dagoen talde baten alde egitea Betisen eta Getaferen aurkako neurketetan egin bezala, zeintzuetan bost defentsa erabili zituen.
Balizko hamaikakoak:
Alaves: Pacheco; Vigaray, Ely, Alexis, Maripán, Duarte; Manu García, Dani Torres, Pedraza; Bojan edo Santos eta Munir.
Valentzia: Neto, Montoya, Garay, Murillo, Gayá; Guedes, Soler, Kondogbia, Andreas Pereira; Rodrigo eta Zaza.
Epailea: José Luis González González (Gaztela eta Leongo batzordea)
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 13:00.
dua: 13:00.