Itxi

Alaves

Konfirmatuta

Alavesek Abelardo fitxatu du, denboraldia amaitu arte

Agentziak | Erredakzioa

Asturiarrak Gijoneko Sporting lehen mailara igo zuen 2015ean. Gianni De Biasik utzitako tokia beteko du.

0:56

Alavesek Abelardo Fernandez entrenatzailea fitxatu du. Asturiarrak ondo ezagutzen du Alaves, jokalari modura ere aritu baitzen talde arabarrean.

Abelardoren helburu nagusia Lehen Mailari eustea izango da, eta denboraldia amaitu arteko kontratua sinatu du.

Entrenatzaile berria ostiral honetan aurkeztuko dute, Mendizorrotzan, 17:00etan.

Abelardo Gijonen jaio zen, 1970eko apirilaren 19an. Gijongo Sportingen, Bartzelonan eta Alavesen aritu zen jokalari, eta Gasteizko taldean erretiratu zen. Futbolari bezala bi Liga eta bi Kopa irabazi zituen, Bartzelonarekin, eta bi Munduko Txapelketa eta bi Eurokopa jokatu zituen Espainiarekin.

Sportingen harrobian hasi zuen entrenatzaile ibilbidea. 2012an lehen taldera heldu zen, bigarren entrenatzaile izateko, eta ondoren bigarren taldea zuzentzen hasi zen.

Sporting, Lehen Mailara

2014ko maiatzean Jose Ramon Sandoval ordezkartu zuen Gijongo talde nagusian, eta Lehen Mailara igotzeko kanporaketa jokatzeko sailkatu zen.

Orduan ez zuen igotzerik lortu, baina urtebete geroago, 2014-2015 denboraldian, Sporting Lehen Mailara eraman zuen.

Hurrengo denboraldian Santander Ligan mantentzea lortu zuen, baina 2016-2017aren denboraldi erdian taldea utzi zuen, emaitza txarrengandik, erakundearekin adostuta.