Itxi

Alaves

Igandea, 12:00etan

Alavesek bolada onari eutsi nahi dio Leganesen aurka hiru puntuak lortuta

Erredakzioa

Norgehiagoka igandean jokatuko da Mendizorrotzan, 12:00etan. Ruben Duarte baja da zigortuta dagoelako. Manu Garciaren eta Hernan Perezen parte hartzeak zalantzan egongo dira azken ordura arte.

  • Alaves. Argazkia: EFE

    Alaveseko jokalariak Ligan Sevillari sartutako gola ospatzen. Argazkia: EFE

Alavesek Leganesen aurka jokatuko du igande honetan, 12:00etan, Mendizorrotzan. Arabako taldeak Ligako bolada onari eutsi nahi dio, jaitsiera pstuetatik ahalik eta gehien aldentzeko.

Asteazkenean, 2-1 galdu zuen Alavesek Valentziaren aurka Errege Kopako final-laurdenetako joaneko partida eta datorren astean jokatuko du itzulikoa. Hori dela eta, Abelardo entrentzaileak aldaketak egingo ditu hamaikakoan. Ruben Duarte baja da txartel gorria ikusi zuelako Sevillaren aurkako partidan. Manu Garciaren parte hartzea zalantzan egongo da azken ordura arte, kapitainak minduta baitauka ezker hankako iztarra. Hernan Perez ere zalantza da, gripeak jota baitago.

Bestalde, Leganes Mendizorrotzara iritsiko da ostegunean Real Madrilen aurka 0-1 galdu ostean Errege Kopako final-laurdenetako joaneko neurketa. Baja asko izango ditu Leganesek, min hartuta baitaude Mauro Dos Santos, Ezequiel Muñoz eta Alexander Szymanowski jokalariak. Gainera, Gerard Gumbau zigoratuta dago. Gabriel Appelt Pires, ordea, jokatzeko prest egon daiteke. Asier Garitano entrenatzaileak 200 partida beteko ditu Leganeseko entrentzaile karguan.

Ustezko hamaikakoak:

Alaves: Pacheco; Martín, Laguardia, Ely, Dieguez; Ibai Gómez, Manu Garcia edo Medran, Pina, Pedraza; Munir eta Guidetti.

Leganes: Cuellar; Zaldua, Siovas, Mantovani, Raul Garcia; Gabriel, Ruben Perez; El Zhar, Omar, Eraso; eta Amrabat.

Epailea: Trujillo Suarez.

Zelaia: Mendizorrotza.

Ordua: 12.00etan.

ong> 12.00etan.