Itxi

Alaves

Estatistikak

Munir, partida bakoitzeko faltarik gehien jasotzen duen jokalaria

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Denboraldi honetan Bartzelonak utzita Gasteizen jokatzen ari den futbolariari 3,65 falta egiten dizkiote aurkariek.

  • Munir, bere aurkezpen egunean Alavesekin. Artxiboko argazkia: EiTB

    Munir, bere aurkezpen egunean Alavesekin. Artxiboko argazkia: EiTB

Alaveseko Munir El Haddadi aurrelaria da partida bakoitzeko falta kopururik gehien jasotzen duen Ligako jokalaria, 27 jardunaldiren ostean. Ia lau jasotzen baititu kokatzen dituen norgehiagoka bakoitzean.

Futbolari babazorroari 84 falta egin dizkiote zelai gainean egon den Lehen Mailako 23 lehietan. Bada aurkarien tupusteko gehiago hartu dituen beste jokalari bat (Gironako Borja Garcia); alabaina, hark 87 falta jaso dituen arren, neurketa gehiagotan izan da (26).

Horrenbestez, denboraldi honetan Bartzelonak utzita Gasteizen jokatzen ari den futbolariari 3,65 falta egiten dizkiote aurkariek.

Haren atzetik daude, hurrenez hurren, Jonathan Viera Las Palmaseko jokalari ohia hirugarren tokian, Maxi Gomez (Celta), Leo Messi (Bartzelona) eta Raul Garcia (Athletic). Dena dela, aipatu jokalari hauek 70 falta baino gutxiago jaso dituzte, eta, beraz, lehen bi sailkatuengandik oso urruti daude.

Zerrenda horretako hamahirugarren postua Glorosioko kapitaina den Manu Garciak betetzen du. Orain arte 51 falta jaso ditu, Iago Aspasek (Celta), Sergio Busquetsek (Bartzelona) eta Dani Parejok (Valentzia) bezala.