Itxi

Alaves

Berdinketa

Alavesek puntu garrantzitsua atera du Espanyolen etxetik

Agentziak | Erredakzioa

Arabarrek urrutiago dituzte jaitsiera postuak Espanyolen etxean husna egin ostean.

  • Sergio Garcia eta Dani Torres. Argazkia: Efe.

    Sergio Garcia eta Dani Torres. Argazkia: Efe.

Espanyolek eta Alaves hutsean berdindu dute. Partidak zale oso gutxi erakarri ditu RCDE Stadiumera eta zalean nabaritu egin da bi taldeek sailkapenean ezer gutxi dutela jokoan.

Berdinketari esker, Alavesek azken hiru porrotekin kateatutako bolada txarra eten du; Espanyolek, berriz, beste puntu bat gehitu du, baina ez da nahikoa zazpigarren postura hurbiltzeko.

Jaitsiera urrunduta eta beste helbururik izateko aukerarik gabe, Espanyolek eta Alavesek lehen zati kaskarra jokatu dute, gol aukera oso gutxirekin, eta erritmo baxuan jokatuz.

Arabarrak urrutiko jaurtiketen bidez saiatu dira, Pinak eta Torresek egindakoak. Kataluniarrek, berriz, Aaronek langara egindako jaurtiketa batean izan dute aukerarik onena. Jokaldia Gerard Morenok hasi du.

Quique Sanchez Floresen taldea bigarren zatian esnatu da, zaleek aldageletarako bidean txistu egin ostean lehen zatian agertutako kontrol ezagatik.

63. minutuan, Piattik arriskua eraman du Pachecoren areara eta, ondoren, Gerardek langa gainetik bidali du baloia Darderrek eta Melendok egindako jokaldian.

Gola, baliorik gabe

Guidettik baloia Espanyolen atean sartzea lortu du 74. minutuan, baina Alaveseko jokalaria jokoz kanpo egon da.

Abelardok Hernan eta Wakaso Espanyoleko jokalari ohiak zelairatu ditu, baina markagailuan ez da aldaketarik izan. Puntu bana, Espanyol eta Alavesentzat.

 

 

Fitxa teknikoa

0 - Espanyol: Pau López; Víctor Sánchez (Navarro, 67. min), David López, Duarte, Aarón; Jurado (Melendo, 46. min), Carlos Sánchez, Darder, Granero (Piatti, 46. min); Sergio García eta Gerard.

0 - Alaves: Pacheco; Aguirregabiria, Laguardia, Ely, Rubén Duarte; Sobrino, Pina, Torres, Burgui (Pedraza, 67. min); Guidetti (Hernán, 77. min) eta Munir (Wakaso, 84. min).