Alaves
Lesioa
Siverak bihurdura estraklabikularra du
Eredakzioa
Alavesek publikatutako osasun-parteak gaineratu duenez, atezainak ez du hausturarik lepauztaian.
-
Antonio Sivera, Alaveseko atezaina. Argazkia: EFE
Antonio Sivera Alaveseko atezainak kolpea hartu zuen zutoinaren kontra igandeko Atletico Madrilen aurkako partidan. Klubak publikatutako osasun-parteak dioenez, "egindako frogen ostean, baztertu egin da haustura, baina bihurdura estraklabikularra atzeman zaio".
"Lesioa zenbaterainoakoa den zehatz jakingo da 48 eta 72 orduko epean eta azterketa sakonagoa egin ostean", jakinarazi dute Alaveseko medikuek.