Itxi

Alaves

18/19 denboraldia

Uztailaren 9an hasiko du denboraldiaurrea Alavesek

Agentziak | Erredakzioa

Egonaldia egingo dute urtero legez eta lagunartekoak bertan jokatu, baina lekua eta aurkariak oraindik zehazteke daude.

Deportivo Alavesek uztailaren 9an hasiko duela denboraldiaurrea iragarri du. Egun horretan jokalariek azterketa medikuak egin behar zango dituzte.

Abelardo Fernandez entrenatzailearen aginduetara bi egun beranduago jarriko dira, hilaren 11an. Uztailaren 18an Santanderreko Racingen kontra jokatuko dute Sardineroko futbol-zelaian.

Egonaldia egingo dute urtero legez eta lagunartekoak bertan jokatu, baina lekua eta aurkariak oraindik zehazteke daude. Guztira zortzi partida jokatu nahi dituzte liga hasi baino lehen.