Itxi

Alaves

FITXAKETAK

Alavesek Adrian Marin fitxatu du

EITB.EUS

Hiru denboraldirako fitxatu du Vila-realetik datorren ezker hegalekoa.

  • Adrian Marin. Argazkia: @Alaves

    Adrian Marin. Argazkia: @Alaves

Alavesek orain arte Vila-realen aritu den Adrian Marin fitxatu du datozen hiru denboraldietarako.

21 urteko ezker hegalekoa Gasteizko taldearen bosgarren fitxaketa da, aurretik heldu baitira Jonny Rodriguez, Ximo Navarro, Borja Baston eta Patrick Twumasi.

Murtziarrak 2014ko irailaren 14an egin zuen debuta Lehen Mailan Granadaren aurka. 2016/2017an denboraldian Leganesen jokatu zuen utzita.

Marinek 40 partida jokatu ditu Lehen Maila eta Europa Liga artean.