Itxi

Alaves

Fitxaketa

Tomas Pinak Alavesekin sinatuko du

eitb.eus

ETBk jakindakoaren arabera, jokalariak hiru urteko kontratua sinatuko du talde arabarrarekin, azken urtean Brujasek utzita jokatu ostean.

  • Tomas Pina. Argazkia: ETB.

    Tomas Pina. Argazkia: ETB.

Tomas Pina jokalaria Alaveseko jokalaria izango da datozen hiru denboraldietarako, ETBk jakin ahal izan duenaren arabera.

Talde arabarrak eta Brujasek akordioa egin dute eta horri esker 30 urteko jokalariak Alaveseko fitxa izango du. Orain klubaren konfirmazio ofiziala baino ez da falta.

Tomas Pinak behin baino gehiagotan adierazi du Gasteizen oso gustura zegoela eta bere asmoa bertan jarraitzea zela.