Itxi

Alaves

Ebakuntza

Rodrigo Ely, baja 5 edo 6 hilabeterako

Erredakzioa

Alaveseko jokalariari ebakuntza egin diote, lotailu gurutzatuan duen gutxiegitasun funtzionala konpontzeko. Urte erdi emango du jokatu gabe.

  • Rodrigo Ely. Argazkia: EFE

    Rodrigo Ely, gol bat ospatzen Laguardiarekin eta Guidettirekin batera. Argazkia: EFE

Alavesek ostegun honetan jakinarazi du Rodrigo Elyri ebakuntza egin diotela lotailu gurutzatuan duen gutxiegitasun funtzionala konpontzeko. Klubak publikatu duen osasun-parteak dioenez, "Ely, 5 edo 6 hilabeterako baja izango da".

Ebakuntza, Pittsburghen (AEB) egin dio Musahl doktoreak. Erdiko defentsaren sendatze-epea urte erdikoa da.