Itxi

Alaves

Lesioa

Ely Ameriketako Estatu Batuetara joango da, belauneko lesioa tratatzera

Agentziak | Erredakzioa

Babazorroak ezin izan ditu denboraldi-aurreko azken bost partidak jokatu, eta ez da Ligako lehen neurketan egongo, Camp Nou zelaian.

  • Estatu Batuetara joango da Ely, belauneko lesioaren beste balorazio baten bila / EFE.

    Estatu Batuetara joango da Ely, belauneko lesioaren beste balorazio baten bila / EFE.

Rodrigo Ely Ameriketako Estatu Batuetara joango da belauneko lesioaren beste balorazio baten bila. Alavesen denboraldi-aurrean lesionatu da brasildarra.

Atzelari babazorroa Los Angeles de San Rafaeleko (Segovia) egonaldian lesionatu zen, Alcorcon taldearen aurkako lagunarteko neurketan.

Zelaigunetik kanpo egon da jokalaria, eta ezin izan du parte hartu azken bost lagunartekoetan, Numantzia, Real Oviedo, Valladolid, Real eta Huescaren aurkakoetan.

Abelardo Fernandez entrenatzaileak baieztatu duenez, Rodrigo Elyk ez du Ligako lehenengo norgehiagoka (Bartzelonaren aurkakoa) jokatuko.