Itxi

Alaves

7. jardunaldia

Alavesi ihes egin dio goiko postuetan sartzeko aukerak, Levanteren aurka galduta

Agentziak | Erredakzioa

Sobrinok aurretik jarri ditu babazorroak partida hasi eta berehala, baina Valentziako taldeak gora egin du, Jason eta Toñoren golekin.

  • Levante 2 - Alaves 1 / EFE.

    Levante 2 - Alaves 1 / EFE.

Levanteren etxean galdu du Alavesek (2-1), Ligako 7. jardunaldian. Lehenengo bost minutuetan aurretik jarri diren arren, babazorroek ez dute esperotako maila eman, eta valentziarrek erraz irauli dute markagailua.

Azken minutuetan baino ez da gailendu Alaves, iritsi ez den berdinketaren bila. Lehen zatian, Levante izan da nagusi.

4. minutuan aurreratu da Alaves. Sobrinok egin du 0-1ekoa, Ibairen pasea aprobetxatuta. Horren ostean, etxekoak nagusitu dira jokoan, eta babazorroek ez dute min egiteko modua aurkitu.

Rochinaren pare bat abaguneren ostean, 19. minutuan, valentziarraren pase bat errematatu eta gola egin du Jasonek. 37.ean, Toño izan da Levante aurretik jarri duena, Alaveseko atzelarien aldaratze baten ostean. Alavesek baloiak galdu ditu, eta ez du erantzunik eman.

MANU LEVANTE ALAVES EFE

Atsedenaldiaren ostean, berdindu egin da partida. Baloia eskuratu du Alavesek, eta gehiago saiatu da aurrean. Horrek, hala ere, hutsuneak utzi dizkio Levanteri.

80. minutuan, Ibaik zutoinera bidali du baloia, eta aurrera begira jarri dira babazorroak, baina ez dute zauririk izan.

FITXA TEKNIKOA

Levante: Oier, Jason (Moses, 60. min), Cabaco (Chema, 71. min), Postigo, Rober Pier, Toño, Prcic, Campaña, Rochina (Doukoure, 83. min), Morales eta Boateng.

Alaves: Pacheco, Martin, Laguardia, Maripan, Duarte (Ximo Navarro, 46. min), Ibai Gómez, Pina, Manu, Burgui (Jony, 59. min), Sobrino eta Guidetti (Calleri, 66. min).

Golak: 0-1, 5. min: Sobrino. 1-1, 19. min: Jason. 2-1, 37. min: Toño.