Alaves
21:00etan, Mendizorrotzan
Alavesek hiru puntuak nahi ditu Levanteren kontra
Agentziak | Erredakzioa
Talde gasteiztarrak lau partida daramatza irabazi gabe, bolada txarrena Abelardo heldu zenetik. Garaipena behar dute.
-
Lehen itzuliko Levante - Alaves partidaren irudia.
Deportivo Alavesek eta Levantek indarrak neurtuko dituzte gaur gaueko 21:00etan Mendizorrotzako futbol-zelaian, Santander LaLigako 23. jardunaldiaren azken partidan.
Talde gasteiztarrak lau partida daramatza irabazi gabe, Abelardok Alaves hartu zuenetik aurreko denboraldian, bolada txarrena da egungoa.
Lehen itzuli bikaina burutu eta gero, bigarrena ez dute oso ondo hasi, hiru partidetan ez dute golik egin, eta, gainera, abagune gutxi.
Gaurko partidarako Abelardok hainbat jokalari errekuperatuko ditu: alde batetik, minduta edo zigortuta egon direnak, eta, bestetik, neguko merkatuan fitxatutakoak, hots, Alex Blanco, Diego Rolan eta Takashi Inui japoniarra.
Ustezko hamaikakoak
Deportivo Alaves: Pacheco; Navarro, Laguardia, Maripán, Duarte; Inui, Pina, Wakaso, Jony; Baston eta Calleri.
Levante: Aitor, Jason, Cabaco, Rober Pier, Vezo, Luna edo Coke, Manzanara, Vukcevic, Bardhi, Morales eta Roger.
Epailea: Alberto Undiano Mallenco.
Futbol-zelaia: Mendizorrotza.
Ordua: 21:00
Postuak: Alaves (7. 32 punturekin); Levante (11. 27 punturekin).