Itxi

Alaves

Fitxaketak

Alavesek Saul Garcia atzelaria fitxatu du

Agentziak | Erredakzioa

Jokalariak Coruñako Deportivorekin zuen kontratua, baina utzita jokatzen aritu da Tenerifen, Gironan, Mallorcan eta Numantzian. Oraindik ez du lehen mailan partidarik jokatu.

  • Saul Garcia jokalaria

    Saul Garcia jokalaria. Argazkia: @Alaves

Alavesek defentsako lerroa indartu du Saul Garcia jokalaria fitxatuta. Garciak lau denboralditarako kontratua sinatu du, Alavesek ostegun honetan aditzera emandakoaren arabera.

24 urteko kantabriarrak ezker hegaleko postuagatik lehiatu beharko du Ruben Duarterekin, eta baliteke ere Adrian Marin ere postu horretan aritzeki aukera izatea, lesioek oztoporik egiten ez dioten bitartean.

Garciak Santanderreko Racingeko harrobian hasi zuen bere ibilbidea, eta 2013an lehen taldera iritsi zen.

Coruñako Deportivok begiz jo eta 2015ean fitxatu zuen, baina utzita bidali zuen Tenerife, Girona, Mallorca eta Numantzia taldeetan.

Saul Garciak 111 partida jokatu ditu 123 Ligan, baina ez du Lehen Mailan debutatu; hori, Alavesekin egingo du.