Itxi

Alaves

Libre geratzen da

Alex Dominguezek eten egin du Alavesekin zuen kontratua

Erredakzioa

Atezain katalanak amaiera eman dio Arabako taldearekin zeukan kontratuari, urtebeteren ostean. Las Palmas izan daiteke Dominguezen talde berria.

  • Alex Dominguez. Argazkia: Deportivo Alaves

    Alex Dominguez. Argazkia: Deportivo Alaves

Alex Dominguezek (Granollers, 1998/7/30) eten egin du Alavesekin zuen kontratua. Atezain katalanak urtebete eman du Arabako klubean. Alaves B taldeko atea indartzeko iritsi zen, eta lehen taldeko hirugarren atezaina izan da.

Orain, libre geratzen da, eta edozein talderekin sinatu dezake kontratua fitxaketen merkatuko epea amaitu ostean ere. Bigarren Mailako Las Palmas izan daiteke Alex Dominguezen talde berria.