Itxi

Alaves

Berdinketa

Alavesek landutako puntua atera du Getafetik (1-1)

eitb.eus

Jorge Molinak aurretik jarri ditu madrildarrak 23. minutuan eta Joseluk banakoa egin du 30.ean.

  • Joselu Alaveseko golegilea, baloiarekin

    Joselu Alaveseko golegilea, baloiarekin. Argazkia: Efe.

Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak
Futbola. LaLiga Santander: Laburpenak (Getafe - Alaves)0:2:8 min.

Alavesek puntu bat atera du Getafen, 2019-2020 Santander Ligako hirugarren jardunaldian jokatutako partidan.

Futbol gutxiko partida izan da, joko nahasiarekin eta intentsitate handikoa. Bi golak lehen zatian iritsi dira. Lehenengoa Jorge Molinak egin du, 23. minutuan, madrildarrek zelai erdian baloia lapurtu ostean. Handik gutxira, 30.ean, Joseluk banakoa egin du, area txikian izandako jokaladi korapilatsu batean.

Azkenean, partida berdinketarekin amaitu da. Puntu bana Bordalasen Getaferentzat eta Asier Garitanoren Alavesentzat.


Fitxa teknikoa

1 - Getafe: David Soria; Damián Suárez, Djené, Cabrera, Nyom; Fajr (Portillo, 55. min), Arambarri, Timor (Bergara, 68. min), Cucurella; Jorge Molina eta Mata (Ángel, 60. min).

1 - Alaves: Sivera; Martín, Laguardia, Rodrigo Ely, Duarte, Adrián Marín (Rioja, 68. min); Aleix Vidal (Lucas Pérez, 76. min), Wakaso, Pina, Manu García (Tachi, 86. min); eta Joselu.

Golak: 1-0, 23. min: Molina. 1-1, 30. min: Joselu.