Itxi

Alaves

KOMUNIKATU OFIZIALA

Aleix Vidalek barkamena eskatu dio Asier Garitanori

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Futbolaria Alaveseko entrenatzaileak Betisen kontra egin zituen aldaketak eztabaidatzeaz damututa dago.

  • Aleix Vidal

    Aleix Vidal. Argazka: EFE

Alaveseko Aleix Vidal jokalariak barkamena eskatu du, Betisen aurka berdindu ostean Asier Garitano kritikatzeagatik. Futbolariak, erasoko jokalariak beharrean defentsakoak ateratzea leporatu zion Arabako taldeko entrenatzaileari.

Sevillatik lagata datorren erdilariak talde gasteiztarrak argitaratu duen komunikatuan bere hanka-sartzea onartu du. 

"Errakuntzek hiru urrats dituzte: onestea, gainditzea eta berriz ez errepikatzea. Publikoki, nire taldekideei, talde teknikoari eta bereziki gure entrenatzaileari, Asier Garitanori, barkamena eskatu nahi diet, Betisen aurkako partidaren ondoren egin nituen adierazpenengatik", jakinarazi du futbolariak.

"Nire konpromisoa maximoa izango da lehenengo egunetik azken egunera arte, zalantzarik gabe", argitu du Aleix Vidal.