Itxi

Alaves

Utzita zegoen

Demirovicek Alaves utzi eta Friburgon jokatuko du

eitb.eus

22 urteko jokalariak hiru urte izan da Alaveseko jokalaria nahiz eta denboraldi guztietan Gasteizen jokatu ez.

  • Demirovic 2018ko Kopako partidan

    Demirovic 2018ko Kopako partidan

Deportivo Alavesek Friburgorekin akordio itxi du Ermedin Demirovic aurrelaria Alemaniako taldean jokatzeko.

Talde gasteiztarrarekin 2018an egin zuen debuta Bartzelonaren kontra eta guztira sei partida jokatu zituen, hiru Kopan eta beste hiru Ligan 4 gol sartuz.

Egun, Demirovic utzita zegoen Suitzako FC St. Gallen taldean, bertan 15 gol egin ditu eta 4 asistentzia eman jokatutako 24 partidetan. 18/19 denboraldian Frantziako Sochauxen aritu zen (17 partida eta 4 gol).

Alavesek jokalariaren profesionaltasuna eskertu nahi izan du eta hurrengo urteetako erronketan onena opa dio.