Itxi

Alaves

Mendizorrotzan

Alavesek arnasa hartu du Valladolidi irabazita (1-0)

L.E.A. | EITB MEDIA

Joseluk 66. minutuan egindako golak hiru puntuak eman dizkie arabarrei, eta lehen garaipena Abelardori, Gasteizera itzuli zenetik.

0
Alaves – Valladolid

Joselu Matok arnasa eman dio Alavesi bigarren zatian egindako golarekin. Horrela, arabarrek urrezko hiru puntu lortu dituzte Real Valladolid aurkari zuzenaren aurkako partidan.

Horrez gain, Abelardo Fernandezek lehen garaipena lortu du talde arabarrera itzuli zenetik.

Lehen zati oso kaskarra jokatu dute bi taldeek. Alavesek neurketa kontrolpean izan du eta ez dio Valladolidi aukerarik eman, baina gasteiztarrek ere ez dute gol aukerarik sortu ñehen 45 minutuetan.

Atsedenaldiaren ostean, Alavesek markagailuan aurrea hartzeko aukera garbia izan du Florian Lejeunek jaurtitako falta batean. Luis Riojak ere gertu izan du gola, zelaia utzi eta Iñigo Cordoba debutariari lekua utzi aurretik.

Minutuek aurrera egin ahala, gasteiztarrek presioak gora egin du eta azkenean egindako lanak saria izan du Joseluk 66. minutuan egindako golarekin.

Hiru puntuak Mendizorrotzan geratu dira.

Fitxa teknikoa

1 - Alaves: Pacheco; Ximo Navarro (Aguirregabiria, 59. min), Lejeune, Tachi, Duarte; Édgar Méndez, Manu García (Battaglia, 82. min), Tomás Pina, Luis Rioja (Córdoba, 59. min), Lucas eta Joselu (Deyverson, 91. min).

0 - Real Valladolid: Masip; Luis Pérez, Joaquín, Bruno, Olaza; Roque Mesa (Alcaraz, 63. min), San Emeterio; Hervías (Villa, 63. min), Kike Pérez (Kodro, 63. min), Óscar Plano (Orellana, 79. min); eta Weissman (Waldo Rubio, 79. min).

Golak: 1-0, 66. min: Joselu.