Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Lejeune fitxatu du, hiru denboraldirako

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Frantziarra Newcastle taldeak utzita aritu zen iaz talde arabarrean. Talde gasteiztarrak eta ingelesak akordioa egin dute atzelaria Alaveseko jokalaria izateko.

  • Alavesek Lejeuneren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia

    Alavesek Lejeuneren fitxaketa iragartzeko erabilitako irudia. Iturria: @Alaves.

Florian Lejeune erdiko atzelaria Alavesera itzuliko da, iaz bertan Newcastlek utzita jokatu ostean, eta hiru urteko kontratua sinatu du talde arabarrarekin.

Talde ingelesak eta Alavesek akordioa egin dute jokalari frantziarra Gasteizkoekin kontratua sinatzeko. Aurreko garaian, Lejeunek tokia egin zuen arabarren hasierako hamaikakoan.

Orotara, 34 partida jokatu zituen LaLiga Santanderren eta bi Errege Kopan.

Lejeune Javi Callejak zuzentzen duen taldearen atzeko lerroa sendotzera dator.