Itxi

Alaves

Utzita

Rober Gonzalezek Alavesen erasoa indartuko du

I. G. | EITB Media

Extremadurako jokalaria Betisek utzita helduko da Arabako taldera.

  • Rober Gonzalez

    Rober Gonzalez. Irudia: Alaves

Alaves eta Betis akordio batera iritsi dira, eta Rober Gonzalezek utzita jokatuko du denboraldi honetan Arabako taldean.

Betisen oinarrizko futbolean trebatua, Roberrek utzita jokatu du Las Palmas taldean azken bi denboraldietan. Gainera, maila baxuagoetan internazionala izan da Espainiako selekzioarekin.

Extremadurako jokalaria Alavesen zortzigarren fitxaketa izango da denboraldi berrirako.