Itxi

Alaves

Zazpi urteren ostean

Pachecok agur esan dio Alavesi, eta Almeriako jokalari berria da

EITB Media

Fernando Pacheco eta Gasteizko kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko, eta Almeriak fitxatu du atezain espainiarra.

  • Fernando Pacheco

    Fernando Pacheco. Argazkia: EITB Media

Fernando Pachecok Alaveseko jokalari izateari utzi dio asteazken honetan (abuztuak 10), klubarekin bi aldeak lotzen zituen kontratua eteteko akordiora iritsi ostean. Atezainak agur esan dio Arabako taldeari zazpi urtez bertan jokatu eta gero.

Pacheco 2015eko udan iritsi zen Alavesera; protagonista garrantzitsuetako bat izan zen taldeak Lehen Mailara igotzea lortu zuenean, Errege Kopako final bat jokatu zuen, eta Alavesen Lehen Mailan partida (208) eta minutu gehien (18.511) jokatu dituen futbolaria da.

Alavesekin kontratua eten ostean, Almeriak ofizial egin du Fernando Pacheco fitxatu duela. Atezainak 2026ra arte sinatu du kontratua Andaluziako taldearekin.