Itxi

Alaves

Fitxaketa

Alavesek Joaquin Panichelli argentinarra fitxatu du, 2026ra arte

EITB MEDIA

Aurrelaria River Plate taldetik dator Gasteizera; ordezkoen taldean zegoen argentinar klubean.

  • Joaquin Panichelli. Argazkia: Alaves.

    Joaquin Panichelli. Argazkia: Alaves.

Alavesek Joaquin Panichelli aurrelari argentinarra fitxatu du. Golegile gazteak 2026ko ekainera arte sinatu du Alevesekin, eta River Plate taldetik dator Gasteizera.

Panichelli River Plateko ordezkoen taldean zebilen. Guztira, 60 partid jokatu ditu maila horretan, eta, lan txukun horren harira, Marcelo Gallardok, alegia, lehen taldeko entrenatzaileak, deialdi batzuetan sartu du.

Etorkizun handiko futbolaria da, askoren iritziz. Panichelli Alaveseko lehen taldean arituko da.