Itxi

Athletic Club

Fitxaketa

Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du

EITB

28 urteko hernaniarra Realetik iritsi da Bizkaiko klubera. Athleticen atzein berriak denboraldi baterako sinatu du, eta beste baterako berritzeko aukera du.

  • Olatz Santanak, gutxienez, 2026ra arte jokatuko du Athleticen. Argazkia: Athletic Club.

    Olatz Santanak, gutxienez, 2026ra arte jokatuko du Athleticen. Argazkia: Athletic Club.

Athleticek Olatz Santana atezaina fitxatu du, Bizkaiko klubak asteazken arratsaldean iragarri duenez. 28 urteko hernaniarra Realetik iritsi da Bizkaiko klubera. Athleticen atezain berriak denboraldi baterako sinatu du, eta beste baterako berritzeko aukera badu.

Santanak, 2024-25 denboraldian, partida bat jokatu zuen F Ligan. Goreneko mailan Realarekin egin zuen debuta, 2021eko maiatzaren 9an, hain zuzen ere Athleticen aurka, Lezaman. Realean eta bere jaioterrian ez ezik, honako talde hauetan ere ibili da: Añorga KKEn eta Eibarren.

"Denboraldi batzuk daramatzat F Ligan, eta, protagonismo handirik izan ez dudan arren, uste dut eskarmentua eman diezaiekedala gazteei eguneroko lanean", adierazi du Olatz Santanak, fitxaketa baieztatutakoan.