Itxi

Athletic Club

2022tik da presidentea

Jon Uriartek Athleticen hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko dela iragarri du

EITB

Hauteskundeak 2025-2026 denboraldiaren amaieran egingo dituzte. Klub zuri-gorriaren egungo presidentea 2022ko uztailetik dabil karguan; ostegunean eman du erabakiaren berri, Loiun, Bilboko taldea Dortmundetik heldu denean.

1:36

Jon Uriarte Athleticen presidenteak iragarri du Bilboko klubaren zuzendaritza aukeratzeko hurrengo hauteskundeetara aurkeztuko dela; aurreikuspena da 2025-2026 denboraldiaren amaieran egitea. Klub zuri-gorriaren egungo presidentea 2022ko uztailetik dabil karguan; ostegunean eman du erabakiaren berri, Loiun, Bilboko taldea Dortmundetik heldu denean, asteazken gauean Txapeldunen Ligako partida jokatuta.

Uriartek, adierazpenetan, nabarmendu du konfiatu egiten duela, epe labur eta luzean, Bizkaiko klubaren proiektuan; azaldu du bere erabakiaren berri eman duela "arreta lehen talde profesionalen kirol denboraldian jarri behar delako, hain bizia den urte honetan".