Itxi

Athletic Club

Lesioa

Athleticek iragarri du Oihan Sancetek giharretako lesioa duela ezker hankako bizeps femoralean

EITB

Klub zuri-gorriak ostegunean emandako mediku-txostenean zehaztu du lesioa "arin-moderatua" dela. Futbolari nafarra Dortmunden egon zen, Txapeldunen Ligako partidarako, baina ez zuen jokatu.

  • Oihan Sancet, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

    Oihan Sancet, artxiboko irudian. Argazkia: EFE.

Athleticek iragarri du Oihan Sancetek giharretako lesioa duela ezker hankako bizeps femoralean. Klub zuri-gorriak ostegunean emandako mediku-txostenean zehaztu du lesioa "arin-moderatua" dela.

Futbolari nafarra Dortmunden egon zen, Athleticek asteazkenean Borussiaren aurka jokatu zuen Txapeldunen Ligako partidarako, baina ez zen zelairatu. Ostegunean, euskal taldea Bilbora bueltatu ondoren, bakarka aritu da lanean, Bizkaiko taldeak adierazi duenez.