Itxi

Athletic Club

San Mames

Athleticek lehen garaipena lortu du Txapeldunen Ligan, Qarabagen kontra, markagailua irauli ostean (3-1)

EITB

Talde zuri-gorriak 3-1 irabazi dio azeriar taldeari, San Mamesen. Gorka Guruzetak egindako bi golekin eta Robert Navarrok egindakoarekin markagailua irauli dute lehoiek.

  • Guruzeta bere lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

    Guruzeta bere lehen gola ospatzen. Argazkia: EFE

Athleticek 3-1 garaitu du Qarabag, San Mamesen, Gorka Guruzetaren bi golekin eta Robert Navarroren beste batekin markagailua iraulita.

Athleticek eta Qarabagek bana egin dute atsedenaldian, Gorka Guruzetak 40. minutuan berdindu baitu Leandro Andradek 50. segundoan sartutako gola.

Andradek Aymeric Laporteren akats larri bat baliatu du, baloia berreskuratu eta Unai Simoni aurrea hartu eta jaurtiketa gurutzatua egiteko, lehen minutua bete baino lehen.

Bilboko taldeak denbora behar izan du suspertzeko, baina minutuek aurrera egin ahala nagusitasuna lortu dute eta atsedenaldira iristeko bost minutu falta zirela Guruzetak, Mikel Jauregizarren pase bikain bat jaso ondoren, Kochalski gainditu du.

37. minutuan Iñaki Williamsek zelaia utzi du, min hartuta, eta Alex Berenguerrek haren lekua hartu du soropilean.

Atsedenaldiaren ostean, 70. minutuan, Navarrok, Nico Williamsen ordez zelairatu eta berehala, 2-1ekoa egin du, jaurtiketa bikaina eginda.

88. minutuan Guruzetak 3-1ekoa egin du zutoinetik gertu sartu den jaurtiketa batekin, lehentxeago Navarrok areaz kanpo jaurti duen toki beretik.

Fitxa teknikoa:

3 - Athletic Club: Unai Simon; Gorosabel (Areso, 64. min), Paredes, Laporte, Laporte; Jauregizar, Rego (Galarreta, 64. min); Iñaki Williams (Berenguer, 38. min), Sancet (Vesga, 81. min), Nico Williams (Robert Navarro, 64. min); eta Guruzeta.

1 - Qarabag FK: Kochalski; Matheus Silva (Bolt, 79.min), Bahlul Mustafazada, Kevin Medina, Cafarquliyev; Pedro Bicalho (Jankovic, 56.min), Kady; Camilo Duran (Kashchuk, 67.min), Leandro Andrade (Addai, 56.min), Zoubir; eta Akhundzade (Bayramov, 67.min).

Golak: 0-1, 1. min: Leandro Andrade. 1-1, 40. min: Guruzeta. 2-1, 70. min: Robert Navarro. 3-1, 88. min: Guruzeta.

Epailea: Igor Pajac (Kroazia). Ez du txartelik atera.

San Mamesen jokatu da 2025-2026 Txapeldunen Ligako Faseko hirugarren jardunaldiko partida, 50.741 ikusleren aurrean, horien artean 500 jarraitzaile bisitari inguru. Neurketa hasi aurretik, Qarabagek, Abdellah Zoubir kapitainaren bidez, lore-eskaintza egin dio Pitxitxiren bustoari.