Marcelinoren taldeak partida bikaina jokatuta irabazi dio Atletico Madrili, eta puntu bakarrera jarri da egun zazpigarren postuan dagoen Vila-realengandik.
Ancelottiren taldea hobea izan da Riaden (Saudi Arabia) jokatutako partidan. Modicek (38. minutuan) eta Benzemak (52.ean, penaltiz) egin dituzte neurketako golak. Raul Garciak penalti bat huts egin du azken minutuetan aukera gutxi izan dituen partidan.
Williams anaiek Real Madrilen aurkako Superkopako finaleko atariko orduak animatu dituzte, Athleticek berak bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean.
Iñaki eta Nicoren aita eta ama Melillatik Bilbora iritsi zirenean, Iñaki Mardonesek lagundu zien. Hari esker on gisa jarri zioten Iñaki izena seme zaharrenari. Gainera, Mardonesek bataiatu zuen.
Maria Arthuer Iñaki eta Nico Williams Athleticeko jokalarien ama da eta Riaden dago Superkopa gertutik jarraitzeko. Ostegunean momentu berezi bizi zuen, Nicok finalerako txartela ematen zuen gola egin zuenean.
Talde zuri-gorriak Atletico Madril kanporatu zuen 1-2ko emaitzarekin Riadeko (Saudi Arabia) King Fahd International Stadium futbol-zelaian jokatutako finalerdian.
Marcelinok 24 jokalari deitu ditu Superkoparako. Vencedor eta Nuñez ez dira deialdian sartu. Zuri-gorriek ostegunean jokatuko dute finalerdietako partida Atletico Madrilen aurka.
Txuri-urdinek aurrea hartu dute bigarren zatian, Isakek penaltiz sartutako golaren bidez, baina Muniainek, Remiroren hutsa baliatuta, markagailua orekatu du 93. minutuan, falta jaurtiketa batean.
Iñaki Williams Athleticeko aurrelariak gainditu egin du oraintsu arte Juanan Larrañaga Realeko jokalari ohiak zeukan marka, Lehen Mailan jarraian partida gehien jokatuta lortutakoa. Zuri-gorriak 203 lortu berri ditu. eta efemeride hori aitzakia gisa hartuta ETBk bi protagonistak batu nahi izan ditu.
Radio Euskadik Juan Antonio Larrañagarekin eta Samuel Eto'orekin batu du Iñaki Williams. Batetik, aurrelari zuri-gorriak gainditu egin du Realeko jokalari ohiak orain arte zeukan marka, jarraian partida gehien jokatuta lortutakoa; bestetik, kamerundarra Williamsen idoloetako bat da.
Athletic taldeko Iñaki Williamsek bere 203. partida jarraian jokatu zuen talde zuri-gorriarekin. Marka hori lortzeko argi du zer den oso garrantzitsua. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz).
Atsedenaldiaren atarian Raul Garciak sartutako gol bakartiak garaipena eman die zuri-gorriei. Aurretik, Pachecok penalti bat gelditu dio Raul Garcia berari neurketako lehen minutuetan.
Zuri-gorriek abantaila lortu dute Iñigo Martinezen burukadarekin, baina ezin izan dute huts eta batekoa mantendu partida amaierara arte. Berdinketarekin batera, Iñaki Williamsek jarraian jokatutako partiden marka berdindu du (202).
Athleticeko aurrelariak 202 partida jokatu ditu jarraian LaLigan, eta, ondorioz, Juan Antonio Larrañaga Realeko atzelariak 1992tik zeukan marka historikoa berdindu du.
Bi berdinketa jarraian kateatu ostean, Marcelinoren taldeak hiru puntuak eskuratu ditu, aurrelari bilbotarrak kontraeraso bat baliatuta sartu duen gol bakartiari esker.
Bilbotarren entrenatzailearen arabera, Williams ez da inoz golegile handia izango, eta jokalariei "gehiegizko presioa" sartzeak taldearen kontra egiten du. (Jatorrizko audioa, gaztelaniaz).
Athleticek Bartzelona hartuko du San Mamesen 2021-2022ko LaLigako 2. jardunaldian. Pandemia hasi zenetik, Katedralean ikusleekin jokatuko den lehen partida izango da. (Jatorrizko audioa, gaztelaniaz).
Athleticeko aurrelariak pilatutako minutuen nekea nabaritzen duela onartu du. Bestalde, Nico anaiaren debuta lehen taldearekin "gauztautako ametsa" izan dela adierazi du.
Asteazkenean Athleticekin Williams anaiak (Iñaki eta Nico) batera jokatzen ikusi ostean, eliteko kiroletan dauden anaia eta ahizpa ezagunenen errepasoa egin dugu.
Galeria honetan 2021eko apirilaren 17an Sevillako Cartuja estadioan Athletic eta Bartzelonaren artean jokatutako Errege Kopako finalarekin zerikusia duten irudiak aurkituko dituzu.
Williamsek jakin badaki zaleen babesarekin Athletic indartsuagoa dela eta faltan botako dituztela. Taldea laguntzeko gogo handia du eta ahal bada, gol bat sartzeko ere bai (jatorria gaztelaniaz).