Itxi

Athletic Club

Entrenamendua

Athleticek Sancet, Iñaki eta Areso gabe amaitu du astea

EITB

Talde bizkaitarrak hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamendua egin du, bertan lesionatuez gain, ez dira izan Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez.

  • La saioa Lezaman. Artxiboko argazkia: EFE

    La saioa Lezaman. Artxiboko argazkia: EFE

Athleticek hiru eguneko atsedena hartu baino lehenagoko azken entrenamenduarekin amaitu du astea. Lan saioan azpimarragarriena Oihan Sancet, Iñaki Williams eta Jesus Aresoren falta izan da, azkeneko honek arazo fisiko ezagunik gabe.

Horiek ez dira sesioko hutsegite bakarrak izan, aipatutakoez gain, iraupen luzeko lesioak dituzten jokalariak ez dira entrenatu, hau da, Unai Egiluz, Beñat Prados eta Maroan Sannadi. Espainarekin deituak dauden jokalariek ere ez dute parte hartu, hala nola, Unai Simon, Dani Vivian, Aymeric Laporte eta Selton Sanchez, azkenekoa 19 urte azpiko selekzioarekin.

Baina ez dira dena hutsegiteak izan, Mikel Jauregizarrek adibidez entrenatu ahal izan du bere 22. urtebetetzean, Nico Williamsek ere normaltasunarekin bete du lan saioa, gainera, Eric Garmen, Bilbao Athleticeko atezainak ere entrenamendu honetan egon da.  Horietaz gain, Palestinaren aukako partidarako, Euskal Selekzioarekin deituta dauden jokalariek ere taldearekin egin dute saioa.