Replace this text with the error page you would like to serve to clients if your origin is offline.
Itxi

Athletic Club

Juventusen fitxaketa

Llorente: 'Amets bat bete dut'

Erredakzioa

Jokalari zuri-gorriaren hitzetan, "Athleticen koloreak profesionaltasunez defendatzen jarraituko dut, beti bezala nire onena ematen".

  • Fernando Llorente. EFE

    Fernando Llorente. EFE

Turineko Juventusek Fernando Llorente Athleticeko aurrelaria fitxatu duela iragarri du gaur. Errioxako aurrelariak"amets bat" duela adierazi du. Honebestez, Llorente uztailaren 1ean Juventuseko jokalaria izango da eta kontratua 2017ko ekainaren 30era arte izango du.

Aurrelariak agiri bat argitaratu du bere webgune ofizialean, gazteleraz, italieraz eta ingelesez. Jokalari zuri-gorriaren hitzetan, "Athleticen koloreak profesionaltasunez defendatzen jarraituko dut, beti bezala nire onena ematen".

"Athletici eta jarraitzaile zuri-gorriei eskerrak eman nahi dizkiet berriro; izan ere, Bilbon jokalari gisa hazi naiz eta kirol arrakasta handiak lortu ditut", erantsi du agirian.

"Munduko talde onenetako batekin sinatuta ametsa bete dut", gaineratu du. Azkenik, "akordioa ixteko interesa eta emandako erraztasunak" eskertu dizkio Juventusi.