Athletic Club
Lesionatuta
Ekiza eta Llorente ez dira Lezaman entrenatu
Erredakzioa
Itxura guztien arabera, ez dira ostiralerako prest izango, Valladoliden aurkako liga partidarako (21:00etan).
-
Borja Ekiza. Argazkia: EFE
Athletic Club astelehen arratsaldean itzuli da lanera, baina Fernando Llorente eta Borja Ekiza ez dira Lezamako lan-saioan izan.
Itxura guztien arabera, ez dira ostiralerako prest izango, Valladoliden aurkako liga partidarako (21:00etan). Llorentek eskuineko belaunean distentsioa du eta Ekizak, 'Cebolla' Rodriguez Atleticoko jokalariak igandean egin zion sarreraren ondorioz, eskuineko orkatilean puntuak izateaz gain, bihurrituta du.