Itxi

Athletic Club

Lesionatuta

Muniainek eta Ibaik, lesionatuta, ez dakite Malagan jokatuko duten

Erredakzioa

Iker Muniain lesionatu egin zen Espanyolen aurkako partidan, eta ez dakite Malagan parte hartuko duen. Ibai Gomezek ordezkatu zuen, baina hori ere lesionatu zen.

  • Ibai Gomez Espanyolen aurka lesionatu egin zen. Argazkia: EFE.

    Ibai Gomez Espanyolen aurka lesionatu egin zen. Argazkia: EFE.

Athleticeko zerbitzu medikuek Iker Muniainen eta Ibai Gomezen lesioak baieztatu dituzte. Nafarrak lehen graduko zartadura dauka bere eskuin belauneko barne alboko lotailuan, eta ez daki Malagan jokatuko duen (Rosaledan, larunbatean, 18:00etan).

Futbolari gazteak ibilgeturik dauka belauna, fisioterapia eta berregokitzapen prozesua hasi bitartean. Iker Muniain Espanyolen aurkako neurketan lesionatu zen, San Mamasen, eta Ibai Gomezek ordezkatu zuen.

Santutxukoa ere minduta irten zen zelaitik. Athleticen arabera, muskuluen arteko hematoma dauka Ibaik, eskuin hankako aurreko-alboko aldean. Futbolaria artatzen jarraituko dute, baina honek ere ez daki Malagan jokatuko duen.