Itxi

Athletic Club

Gaur, 19:15ean

Athleticen Ezohiko Batzar Nagusia, zuzenean eitb.com-en

Erredakzioa

19:15ean hasiko da Euskalduna Jauregian. San Mames futbol zelai berriari dagozkion 2014. urterako kuoten zenbatekoa onartzeko deitu da batzarra.

  • Athletic

    Athletic azken Batzar Nagusiko irudia. Argazkia: EFE

Athleticen Ezohiko Batzar Nagusia egingo da astelehenean, otsailaren 18an Euskalduna Jauregian. 19:15ean hasiko da, eta zuzenean eskainiko du eitb.com-ek.

San Mames futbol zelai berriari dagozkion 2014. urterako kuoten zenbatekoa onarpena da eguneko gai nagusia. Ondoren, bazkide konpromisarioek galderak eta proposamenak egiteko aukera izango dute.

Batzarraren lehen deialdian (19:15ean), bazkide konpromisario guztien erdia gutxienez egon beharko da batzarrari hasiera emateko. Bigarren deialdian, nahikoa da bazkide konpromisarioen guztizkoaren ehuneko hamarra bertaratzea.