Itxi

Athletic Club

Derbi historikoa

Realak jipoia eman dio Athletici San Mamesen (1-3)

Erredakzioa

Ibai Gomez, Athleticen aldetik, eta Antoine Griezmann, Carlos Vela eta Imanol Agirretxe, Realaren aldetik, izan dira neurketa historiko honen golegileak.

  • Argazkia: EFE

    Argazkia: EFE

Realak San Mames zaharrena jokatu den azkenengo derbia aise irabazi du (1-3) Athleticen aurka. Zuri-gorriek beurketa oso ondo hasi dute, eta lehenengo zatian jaun eta jabe izan dira. Ibai Gomezek 1-0ekoa jarri du markagailua, baina atsedenaldia heldu aurretik Griezmannek berdinketaren gola egin du. Bigarren zatian Donostiako taldeak erakustaldia eman du berdegunean, eta Agirretxek eta Velak txuri-urdinen golak egin dituzte.

Bilboko taldea zelaian agintzera irten da aurreneko zatian, eta Montanierren mutilek Athleticen erasoa eusteko defentsan sufritu dute. Adurizek bi abagune argi izan ditu lehenengo hamar minutuetan, baina aurrelariak ezin izan du baloia sareetara bildali. Txuri-urdinek erantzun bikaina eman dute, baina Imanol Agirretxeren saiakera zuzenean kanpora joan da.

Marcelo Bielsaren mutilek sakatzen jarraitu dute, eta Realaren presioa ondo gainditu dute. Claudio Bravok gelditu erabakigarria egin du baloia langa azpitik aterata, eta Adurizen saiakera oso gutxigatik joan da kanpora. 30. minutuan, Ibai Gomezek 1-0ekoa jarri du San Mameseko markagailuan. Santutxuko jokalariak jaurtiketa indartsu batekin gainditu du Bravo.

Hala ere, zale zuri-gorrien poztasunak oso gutxi iraun du, 34. minutuan, Griezmannek berdinketaren gola lortu baitu (1-1). Frantziarrak Chory Castroren erdiraketa bikaina sareetara bidali du, atsedenaldia heldu aurretik.

Bigarren zatian neurketak intentsitatea galdu du, eta gol aukera ez dira oso argia izan. Hala ere Philippe Montanierren taldea nagusi izan da, eta Bizkaiko taldeak defentsan sufritu du. Imanol Agirretxek Raulen akats erraldoi bat ondo aprobetxatu du, eta aurrelari txuri-urdinak 1-2koa jarri du.

Realaren golak min handia egin die Bielsaren mutilei, eta zuri-gorriek akatsak egiten jarraitu dute. Carlos Vela Agirretxeren ordez zelairatu du Montanierrek, eta mexikarrak 1-3koa egin du. Athleticek markagailuko aldea murritzeko saiakerak egin ditu, baina Donostiako taldea sendo mantendu da defentsan. Azkenean, Realak San Mames zaharreko azken hiru puntuak lortu ditu.

- Fitxa teknikoa:

1 - Athletic Club: Raul; Iraola, San Jose, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 64. minutua); Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz (Llorente, 73. minutua) eta Ibai Gomez.

3 - Reala: Bravo; Carlos Martinez, Mikel Gonzalez, Iñigo Martinez, De la Bella; Bergara, Illarramendi (Ruben Pardo, 88. minutua); Prieto, Chory Castro (Zurutuza, 75. minutua), Griezmann; eta Agirretxe (Vela, 66. minutua).

Golak: 1-0, 30. minutua: Ibai Gomez. 1-1, 34. minutua: Griezmann. 1-2, 66. minutua: Agirretxe.