Itxi

Athletic Club

Larunbatean, 20:00etan

Osasunak eta Athleticek jaitsieratik aldentzea dute helburu derbian

Erredakzioa

Partida larunbatean jokatuko da, 20:00etan. Nafarroako Erresuma lehen aldiz beteko da denborladi honetan.

  • Susaeta-Damia

    Susaeta eta Damia lehen itzuliko Athletic-Osasuna partidan. Argazkia: EFE

Osasunak eta Athleticek derbia jokatuko dute larunbat honetan Nafarroako Erresuman, 20:00etan. Bi taldeek helburu bera dute: jaitsiera postuetik aldentzea. Gorritxoak jaitsieratik bost puntura daude, eta zuri-gorriak, hirura.

Talde nafarrak etxean jokatu dituen bigarren itzuliko partida guztiak irabazi ditu, eta horrek jaitsiera postuetatik ateratzea ekarri dio Osasunari. Nafarroako Erresuma lehen aldiz beteko da denboraldi honetan. Mendilibarrek Raoul Loeren baja izango du, baina Miguel Flaño eta Lolo jokatzeko prest ditu Levanteren aurka bete baitzuten partida bateko zigorra.

Bestalde, Athleticentzat hil ala biziko partida da larunbatekoa. Giro nahasita dago Bilbo aldean. Jose Angel Corres presidenteordeak Bielsaren jarraipena zalantzan jarri zuen, eta entrenatzailea ez zen isilik geratu: "Adierazpen hauek ez dira egokiak, ez da taldeak une honetan behar duena", esan zuen Bielsak.

Azken bi partidetan Raul Fernandez izan da Athleticeko atezaina, baina ez ditu partida onak jokatu, eta Osasunaren aurka Gorka Iraizozek jokatuko du. Gurpegui min hartuta dago, eta baja da. Iker Muniain ere baja izango da larunbateko partidarako Realaren aurka bosgarren txartel horia ikusi baitzuen, eta partida bateko zigorra bete beharko baitu.