Itxi

Athletic Club

1-0

Athleticek garaipen handia lortu du, Valentzia arriskutsu baten aurka

Erredakzioa

Zurigorriek partida ona jokatu dute, baina Valentziak lan handiak eman dizkie zurigorriei eta gola lortzeko zorian izan da zenbait momentutan. Muniainek egin du bilbotarren gola, bigarren zatian.

  • Athleticek bigarren garaipena jarraian lortu du. Efe.

    Athleticek bigarren garaipena jarraian lortu du. Efe.

Garaipen oso garrantzitsua erdietsi du Athleticek San Mamesen, Ernesto Valverderen Valentziaren kontra, BBVA Ligako 27. jardunaldiko partidan. Bilbotarrak 1 eta 0 gailendu dira Iker Muniainek sartutako golari ester.

Marcelo Bielsaren mutilak garaipenaren bila atera dira lehen minututik eta eurek izan dute baloiaren kontrola hasierako 20 minutuetan. Valverderen Valentziari kosta egin zaio Iraizozen atera iristea eta lehen jaurtiketa 18. minutuan egin dute.

33. minutuan jokaldi eztabaidagarria izan da, Aduriz Valentziaren arean jausi denean. Donostiarrak penaltia eskatu du baina Teixeira Vitienes epaileak ez du ezertxo ere adierazi. Hala ere, zurigorriek protesta egin dute, Adurizi arean heldu egin diotela esanda.

Lehen zatiko aukerarik handiera Ibai Gomezek izan du: falta bat maisu jaurti du, Guaitaren atera zuzenean, baina baloiak langan eman du.

Bigarren zatiaren hasieran, aldiz, gauzak guztiz aldatu dira, eta bilbotarrek partidako estualdirik handienak pasa dituzte. Velantzia buru-belarri aritu da erasoan, eta Feghoulik eta Pablo Piattik aukera ederrak izan dituzte markagailuan aurrea hartzeko.

Amaierarako ordu lauden faltan, Bielsak Llorente zelairatu du Ibai Gomezen ordez, eta, handik gutxira, Muniainen gola iritsi da. Zurigorriek momentu ezinhobean lortu dute gola, Valentzia arrisku handia sortzen ari baitzen Iraizozen inguruetan.

Amaieran, estualdia

Athletic gola sartu berri zuela, Roberto Soldadok aukera ikaragarria izan du partida berdintzeko, baina baloia gora bota du ate osoa berarentzat zuenean. Valverderen mutilek aukera garbiak sortu dituzte azken minutuetan, baina ez dute berdinketarik lortu.

Azkenean, beraz, 1 eta 0 Athleticen alde; bigarren garaipena jarraian Marcelo Bielsaren jokalarientzat.

 

Fitxa teknikoa:

1 - Athletic: Iraizoz; Iraola, Ekiza, Laporte, Aurtenetxe (Muniain, 59. min); San Jose, Iturraspe, De Marcos; Susaeta, Aduriz (Toquero, 87. min) e Ibai Gomez (Llorente, 76. min).

0 - Valencia: Guaita; Barragan, Victor Ruiz (Albelda, 29. min), Mathieu, Cissokho; Tino Costa, Parejo; Feghouli, Banega (Jonas, 80. min), Piatti; y Valdez (Soldado, 64. min).

 

Golak: 1-0. Muniain. 79. minutuan

Epailea: Teixeira Vitienes, kantabriarra. Txarte horia atera die Valentziako Valdez, Parejo, Mathieu, Albelda, Feghouli eta Soldado jokalariei, eta Athleticeko Iturrasperi.