Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

Granadaren aurkakoa "urteko partida" da, Herreraren ustez

Erredakzioa

"Garrantzi handiko partida", "oinarrizko neurketa" edo "hil ala bizikoa" bezalako esaldiak erabili ditu jokalari zuri-gorriak asteleheneko partida definitzeko.

  • Ander Herrera. Argazkia: EiTB

    Ander Herrera. Argazkia: EiTB

Marcelo Bielsak Granadaren kontrako partidaren prestakizunekin jarraitzen du, eta gaur ikusitakoaren arabera, astelehenean bost defentsa zelairatuko ditu, talde andaluziarrak bi aurrelarirekin jokatzen du eta.

Athleticek 32 puntu ditu eta oraindik hamar partidu jokatu behar ditu, horietatik bost behean dauden taldeen kontra. Ander Herrerak deia egin nahi izan die zuri-gorri guztiei Athletic arrisku bizian dagoela konturatu daitezen. Granadaren aurkako "urteko partida" izango dela esan du.

"Garrantzi handiko partida", "oinarrizko neurketa" edo "hil ala bizikoa" bezalako esandiak erabili ditu Herrerak asteleheneko partida definitzeko. "Errealitatea sailkapen nagusiko beheko postuetan lehiatzen ari garela da", gaineratu du. Haren ustez "42-43 punturekin" lehen mailari eutsi dio Athleticek.