Itxi

Athletic Club

Adierazpenak

San Josek gogor kritikatu du Cristiano Ronaldoren jarrera

Erredakzioa

"Futbolean bakarrik jarrito balu arreta osoa, zaleek gehiago errespetatuko lukete", adierazi du atzelari zuri-gorriak.

  • San Jose (eskuma) Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

    San Jose (eskuma) Lezamako entrenamendu batean. Argazkia: EFE

"Futbolean bakarrik jarriko balu arreta osoa, zaleek gehiago errespetatuko lukete", adierazi du Mikel San Jose Athleticeko jokalariak Cristiano Ronaldoren ohiko jarrerari buruz. "Eta ez dut nik neuk bakarrik pentsatzen", gaineratu du atzelariak.

Partidari buruz, San Josek honakoa esan du: "Aurreneko zatian Real Madril baino gehiago izan da Athletic, baina zurien bigarren golak partida erabaki du". 0-3 nagusitu zen Jose Mourinhoren taldea.