Itxi

Athletic Club

Deportivoren aurka

Laporte deialdian sartu eta Aurtenetxe ezker hegalean arituko da

Erredakzioa

Litekeena da ondorengo hamaikakoa zelairatzea: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

  • Bilbotarrek ezinbestekoa dute Riazorren hiru puntuak lortzea. Efe.

    Bilbotarrek ezinbestekoa dute Riazorren hiru puntuak lortzea. Efe.

Aymeric Laportek belaunean zituen arazoak gainditu ditu eta Bielsak Deportivoren kontrako partidarako egindako deialdian sartu du.

Athleticeko atzelaria taldekideekin entrenatu da larunbat goizean, osteguneko eta ostiraleko saioetan bere kabuz entrenatu ostean. Hala ere, badirudi ordezkoen aulkian izango dela eta Jon Aurtenetxe arituko dela ezker hegalean galiziarren kontra.

Beraz, litekeena da Marcelo Bielsak ondorengo hamaikakoa zelairatzea: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, Ekiza, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.

Laporterekin batera, aulkian izango dira Raul Fernandez atezaina, Toquero, San Jose, Llorente, Ibai Gomez eta Ramalho.

Real Madrilen kontrako deialdiarekin alderatuta, oraingo honetan Laporte, De Marcos, Gurpegui eta Aduriz sartu dira (aurreko jardunaldian txartelengatik zigortuta zeuden) Castillo, Isma Lopez, Erik Moran eta Ager Aketxeren ordez.