Itxi

Athletic Club

Lanean hasi behar

Nor izango ote da entrenatzailea datorren urtean?

Erredakzioa

Marcelo Bielsak ez die bere etorkizunari buruzko galderei erantzun zuzena eman nahi izan, eta pilota zuzendaritzaren teilatura bidali du.

1:50

Josu Urrutia presidenteak apirilaren 4an eskatutakoa bete da dagoeneko. Athleticek larrialdiak ahaztu eta etorkizunaz hitz egiteko lasaitasuna du. Ordua da datorren denboraldia denboraz eta ganoraz prestatzeko aurten geratutako atsekabe guztiak errepikatu ez daitezen.

Hartu beharreko lehen erabakia: taldea nork zuzenduko duen. Taldeko zuzendaritzak ez duenez ezer esan, Marcelo Bielsarengan daude jarrita begirada guztiak. Erabakia bere esku egongo balitz bezala. Hau da, berak jarraitu nahi izatekotan kontratua sinatu besterik egin behar ez balu bezala.

Baina argentinarrak ez zien bere etorkizunari buruzko galderei erantzun zuzena eman nahi izan, eta pilota zuzendaritzaren teilatura bidali zuen. Bielsarekin batera beste bi hautagai daude datorren denboraldirako: Valverde eta Ziganda. Valentziako entrenatzaileak ez du oraindik argitu datorren denboraldian bertan jarraitu nahi duen.

Zigandak, ostera, Athleticen esanetara dagoela aipatu zuen, host, Ibaiganetik lehen  taldea edo Bilbao Athletic zuzentzeko erabakiaren zain.

Josu Urrutiak du hitza. Berak eta ez beste inork erabaki beharko baitu, hurrengo egunotan, nor izango den San Mames Barriko aulkian jesarriko den lehen entrenatzailea.