Itxi

Athletic Club

Betiseko jokalaria

Beñat, Athleticera?

Erredakzioa

Sevillako komunikabide batek aurreratu duenez, erdilari bizkaitarrak bost denboraldirako fitxatuko luke, eta Ibaiganeko klubak zortzi milioi finko eta beste lau aldagarrietan ordainduko lituzke.

  • Beñat, Athleticera?

    Beñaten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Sevillako komunikabide batek aurreratu duenez, Athletic eta Betis akordio batera iritsi dira Beñat Etxebarria fitxatzeko.

Horrela balitz, Betiseko erdilari bizkaitarrak bost denboraldirako fitxatuko luke Athleticekin, eta Ibaiganeko klubak zortzi milioi finko eta beste lau aldagarrietan ordainduko lituzke.

Iñaki Ibañez Beñaten ordezkariari gaiari buruz galdetu dio ETBk, eta hark esanda, Athleticek ez dio Betisi jokalaria fitxatzeko eskaintzarik mahai gainean jarri.