Athletic Club
Igandean, 20:00etan
Aldaketa bakarra hamaikakoan: Iraola, Ramalhoren ordez
Erredakzio
Bielsak Levanteren kontra jokatuko dutenen izenak eman ditu: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San José, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
-
Iraola eta Aduriz, Lezaman. Efe.
Andoni Iraolak iragan asteburuan Joans Ramalhok eskuineko hegalean betetako lekua hartuko du Levanteren aurkako partidan. Horixe izango da zuri-gorrien aldaketa bakarra, San Mamesek hartuko duen azken partida ofizialean.
Ostiraleko entrenamenduaren amaneran, Marcelo Bielsa entrenatzaileak igandean aterako duen hamaikakoa konfirmatu du: Iraizoz; Iraola, Gurpegui, San José, Aurtenetxe; Iturraspe, De Marcos, Herrera; Susaeta, Aduriz eta Muniain.
Ramalhok hasieratik jokatu zuen Zaragozaren aurkako partidan, Iraola zigortuta zegoelako. Asteburu honetan, Ramalho Bilbao Athleticekin arituko da, larunbatean Valentzian Levante B taldearen kontra jokatuko duten igoera faseko joaneko partidan.