Itxi

Athletic Club

2008

Armandoren erasotzailearen absoluzioa, bertan behera

Erredakzioa

Sevillako auzitegiak bi urteko espetxe-zigorra ezarri dio, eta, desordena publikoagatik, hamabi hilabeteko isuna jaso du.

Sevillako auzitegiak bertan behera utzi du Armandoren erasotzailearen absoluzioa, eta bi urteko espetxe-zigorra ezarri dio. Gainera, desordena publikoagatik, hamabi hilabeteko isuna jaso du. Baina ez hori bakarrik, Armandori 4000 euroko indemnizazioa eman beharko dio, atezainak izandako lesio eta arrastoengatik.

Erasoa 2008. urtean jazo zen, Betis eta Athletic taldeen arteko partidan. Partidako 70. minutuan gertatu zen. Une horretan 1-2 irabazten zihoan Athletic, eta Betiseko jarraitzaile batek urez betetako botila bat jaurti zion Armandori.