Itxi

Athletic Club

San Mames berria

Erretiratu batek jaso du aurreneko karneta

Erredakzioa

Klubak erreserbatutako eserlekua onartu zuten bazkideak dira txartelak jasotzen hasi direnak.

  • Erretiratu batek jaso du San Mames berrirako aurreneko karneta

    Pedro Maria Ornes, lehen txartelarekin. Argazkia: EFE

Erretiratu batek jaso du San Mames berrirako behin betiko aurreneko karneta. 08:00etan hartu du Pedro Maria Ornes bazkideak Athleticek emandako lehen txartela. Ikusmina handia zen, eta denek zuten kezka berdina: noizko egongo ote da bukatuta San Mames berria?

Klubak erreserbatutako eserlekua onartu zuten bazkideak dira txartelak jasotzen hasi direnak. Athleticen aukerari uko egin zioten, edo onartuta ere eraikita egongo ez den tokirako izanik denboraldi horretarako beste behin-behineko eserleku bat aukeratu behar izan dutenek, geroago deituko ditu klubak.