Itxi

Athletic Club

Urrutiak baieztatu du

Manchesterrek Herrera fitxatzeko eskaintza egin du

Erredakzioa

Klubak Javi Martinez eta Llorenteren kasuetan agertu zuen jarrera berbera izango du orain, hau da, jokalariak alde egiteko gogoa izan behar du, eta fitxatu nahi duenak etete klausula osoa ordaindu.

1:37
Herrera, Sevillaren aurkako iazko liga partidan. Efe.

Josu Urrutia Athleticeko presidenteak baieztatu du Manchester Unitedek Ander Herrera fitxatzeko eskaintza egin duela.

Klubak Javi Martinez eta Llorenteren kasuetan agertu zuen jarrera berbera izango du orain, hau da, jokalariak alde egiteko gogoa izan behar du, eta hura fitxatu nahi duenak etete klausula osoa ordaindu. San Mames berriari buruzko prentsaurrekoan adierazi du.

"Klubaren helburua ez da jokalarien truke dirua lortzea, baizik eta euren konpromisoa izatea. Jokalariak ez digu Athletic utzi nahi duela esan, eta dagoeneko jakinarazi dugu ez dugula negoziatuko".